Xelkok 2007ko urtarrilean eman zituen lehenengo pausoak Markina-Xemeingo (Bizkaia) udalerrian; harrezkero, elektrizitate eta automatizazio industrialera bideratutako jarduerei ekin die Lea Artibai eskualdean. Proiektu bereizi bat sortu nahian hasi zena, ilusioz eta itxaropenez beterikoa, gaur egun edozein eskaera teknologikori aurre egiteko gai den enpresa bilakatu da. Eta horrela da, urte hauetan guztietan jasotako esperientziari esker eta XELKOn apustu sendoa egin dugulako ekoizpenari lotutako lan espezializatuaren alde, ezagutza hobetzearen alde eta baita etengabeko prestakuntzaren alde ere. Guzti honek, merkatu industrialeko teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren mailan egotera eraman du XELKO, hainbat negozio-esparru sortzera eta beste lurralde batzuetara hedatzera.
Gaur egun, sektore industrialeko enpresek antolaketa, ekoizpen eta teknologia aldaketa handiak egin behar dituzte ekoizpenaren faktore tradizionalak eraldatu dituzten honako eragile hauen ondorioz: merkatuaren globalizazioa, informazioaren eta ezagutzen teknologiak eta ekoizpen prozesuen automatizazioa eta robotizazioa. Besteak beste, berrikuntza teknologikoak protagonismo izugarria hartzen du. Hain bizkorra den aurreratze teknologiko honen eskakizunei erantzuteko orduan, hainbat enpresak zailtasunak izaten dituzte euren azpiegitura, prozedura eta ezagutzari lotutako baliabideak egokitzeko. Hori dela eta, ezinbestez bilatu behar dituzte arlo honetan adituak eta balioaniztunak diren enpresak. Eta hortxe eskaintzen du XELKOk bere balio handiena: 10 urtean lortutako esperientziari eta kalitatezko prestakuntzari esker, irtenbide berritzaileak eta egokiak eman ahal dizkiegu gure bezeroen beharrizan zehatzei.
Bezeroei entzun eta arreta jarri, beren beharrizanak ondo antzemateko › 100%
Egokiak diren irtenbideak eskaini eta ez errazak direnak › 100%
Ondo zehaztutako prozedurak sortu, eta kalitateko 5S-ak aplikatu › 100%
Teknologia berrietan gaurkotu. Teknologi berrien jarraipena egin › 100%
Malgutasuna eskaini › 100%
Berdintasunarekin konpromisoa hartu › 100%
Lanak ordenan eta garbitasunez egin › 100%
Eta batez ere... eskuzabaltasuna izan, bezeroekin, lankideekin eta gure inguruarekin › 100%
Ardatzen kontrolean trebatu
Egunero erabiltzen ditugun gailuez baliatu (tabletak edo sakelako telefonoak) datu industrialak eskuratzeko