Piezak zeluletan muntatzeko prozesu osoaren kontrola. Zelula bakarrean muntaketa-segida ezberdinak konfiguratzeko aukera eskaintzen dugu, eta segida-prozesua modu egokian egiten dela bermatzen dugu.
CIKATEKeko laborategian diseinatutako saiakuntza-makinen automatizazioa. Datuak monitorizatzen eta prozesatzen ditugu, eta saiakuntzaren espezifikazioak kontuan hartuta txostenak egiten ditugu.
Erabiltzen dituzten beste makinentzat laguntza teknikoa eta baita horiek berritzeko aukera ere.
Zabala Tailer Mekanikoak egindako makina bereziei “bizia” ematen diegu. Makinak “mugimenduan” jartzeko beharrezkoak diren diseinu elektrikoa eta automatizazioa egiten ditugu (konformadoreak, fluxu-neurgailuak, Tulipado makinak...)
Enpresei prestakuntza: ikasgela batean zein enpresako instalazioetan (makinetan, zuzenean). Ikaslearenganako erantzukizuna, lanean hastea errazteko.